Skip to main content

Ramon Zabalegi

1976, Irun, Gipuzkoa. Irunen bizi eta lan egiten du.

Ramon Zabalegi artista bisuala eta grabatzaile autodidakta da. 20 urtetik gorako ibilbidea du, espazio alternatibo eta komunitarioetan sustraitua, sormen-prozesua eta dimentsio kolektiboa ardatz hartuta.

Bere lanaren parte bat eremu plastikoaren eta sonikoaren arteko mugan kokatzen da. Euskal musika-eszenarekin elkarrizketa etengabean, berrogei proiektu baino gehiagotan parte hartu du.

Grabatua, collagea, pintura eta material birziklatuak uztartuz, hautsitik, zatitutakotik edo baztertutik abiatuta eraikitzen du. Azken urteetan, identitate anitz eta ez-normatiboen inguruko ikerketa du ardatz, espresio gordin eta zaurgarritasun duinaren arteko oreka bilatuz.

Grabatu, collage eta muralismo tailerrak ematen ditu hezkuntza- eta komunitate- testuinguruetan, artea eraldaketa pertsonalerako eta kolektiborako tresna gisa ulertuta.

Ramon Zabalegi

cv laburra

Proiektu pertsonalak eta ikerketa

  • Tetrakuirs (2023–)

    Tetra Pak euskarriak erabiliz egindako grabatu-erretratuak. Identitate kuirren, transformazioaren eta duintasunaren inguruko ikerketa.

  • Eskuak: rinascimento (2023–)
    Monograbatuak eta chine collée-ak. Desira, mugak eta norberaren zaintza.
  • Botanik (2022–)
    Inpresio botanikoetatik abiatutako collage abstraktuak.

Komunitatea eta autojabetza

  • Lakaxita (Irun), Mosku auzoko jai autojestionatuak, Psilocybe musika-elkartea (Hondarribia), Itsas Mendi zinema komunitarioa (Urruña). Irrati komunitarioetan parte hartzea: Pandemoniyua, Etxeko Uzta, Antxetamina.

Musikariekin lankidetza · Hautaketa

  • Joseba Irazoki eta lagunak, Willis Drummond, Lisabö, Ainara LeGardon, Mursego. Argitaletxe eta zigiluak: bIDEhUTS, Susa, Elkar, Booktegi, Aloud Music.

Erakusketak · Hautaketa

  • Bakarka
    Gorputzen Errebolta (Nagore Legarretakin, Intxaurrondoko Kultur Etxea, 2026), Akatsa da bidea (Gernika, 2021); Akatsa da bidea baina (Bera, 2022); Akatsa (Leitza, 2022).
  • Kolektiboak
    Anari, habiak (Bilbo, 2021); Wire 154 (BilbaoArte, 2019); ExperimentoBio (finalista, 2011).

Irakaskuntza

  • Grabatu, collage, argazkilaritza eta muralismo tailerren irakasle, eskola eta komunitate-testuinguruetan.


zikinbrillo

Zikinbrillo ez da estilo bat.
Ez da obra multzo bat ere.
Sortzeko eta bizitzeko modu bat da.

Akatsa da abiapuntua. Prozesua da gure lurraldea. Sortzean galtzen gara, geure burua berriz aurkitzeko. Batzuetan artelana objektua da; beste batzuetan, keinua. Askotan, geratzen dena ez da helburua, baizik eta bulkadaren arrastoa.

Zikinbrillo zauriaren eta bere distiraren arteko tentsio bizian sortzen da: apurtutakoa zaintzean, iragankorrari balioa ematean, eta elkarrekin egindako keinuetan. Ez da amaierara iristeko bidea, baizik eta bidean egoteko modua.


Ramon Zabalegi

  • This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la unión europea
acv multimedia