Skip to main content

NAGORE LEGARRETA

ELKARLANAK

2013–gaurdaino

Nagore Legarretarekin lankidetzan, kokapen etiko eta sentikor partekatua da ardatza. Gorputzak, zaurgarritasunak eta tentsioak bien lanak zeharkatzen dituzte. Irudia ez da ilustratzeko erabiltzen, pentsatzeko eta sentitzeko baizik.

Edipotoa-n (2013), liburuaren maketazioa eta egitura grafikoa testuaren erritmoari eta dentsitateari eusteko pentsatu ziren. Diseinuak irakurketaren denbora antolatzen du, azalpenik gehitu gabe.

Hysteron-en (2016), lanean integratutako monograbatu bakar bat dago. Zuzeneko emanaldietan gauzatzen zen dantza-piezarekin egiten du bat, eta proiektu osoa zeharkatzen duten gorputz-tentsio, zauri eta kargak biltzen ditu.

Suzko Irudiak-en (2024), Nagorek Indian jasotako argi-eztanda estenopeikoak biltzen dira. Pospolo-kaxa batekin egindako kamera gogoan dute liburuaren bi azalek. Indiako arte herrikoian inspiratuta, irudi bizi eta lisergikoek herrialde haren eta argazki hauen intentsitatea kontzentratzen dute.

Nagore eta Ramonen arteko kidetasun artistikoa Zikinbrillo manifestuan dago jasoa (Gure Bazka, ARGIA, 2018). Gorputzen Errebolta (2025-6) erakusketa partekatua da, gaurdaino, haien arteko elkarlan estuena.


Ramon Zabalegi

  • This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la unión europea
acv multimedia