Skip to main content

GRABATUA SUKALDEKO TRESNEKIN

Grabatuaren oinarriak lantzeko tailer praktiko eta esperimentala da, etxean aurki daitezkeen tresna eta material sinpleekin. Grabatuaren ulermen irekia proposatzen du: teknika espezializatuen ordez, presioa, arrastoa eta transferentzia bezalako oinarrizkoprintzipioetatik abiatuta, materialaren eta paperean uzten den aztarnaren arteko harremana aztertuz.

Saioan zehar monograbatua, enborren estanpazioa eta Tetra Pak edo aluminiozko paperarekin egindako intaglio sinpleak lantzen dira. Matrizeak sortu, entintatu eta paperean inprimatzen dira prentsarik gabe, egurrezko koilara edo presio zuzena erabiliz.

Helburua ez da emaitza perfektua lortzea, baizik eta materialarekin harreman zuzena eraikitzea: akatsa, ustekabea eta prozesua lanaren parte gisa ulertuz. Grabatuaren dimentsio fisikoa eta esperimentala azaleratzen du, adierazpen askea eta talde-lana sustatuz.


Ramon Zabalegi

  • This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la unión europea
acv multimedia