GORPUTZEN AUTOERRETRATU SINBOLIKOA
Tailer hau Nagore Legarreta eta Ramon Zabalegiren arteko lankidetzatik sortua da, autorrepresentazioari buruzko esperientzia poetiko eta bisual parte-hartzaile bat proposatzeko asmoz.
Autorretratu sinbolikoen tailer honek gorputzaren, hitzaren eta irudiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, autorrepresentazioari buruzko begirada zabal eta kolektibo bat eraikitzeko. Hegoafrikako artista eta aktibista Zanele Muholiren autorrepresentazio kolektiboaren prozesuetatik abiatuta, tailerrak esperientzia sentsible eta komunitarioa planteatzen du.
Saioa Audre Lorde, bell hooks, Gloria Anzaldúa eta beste pentsalari feministen testuetatik eratorritako galdera-sorta batek gidatzen du. Parte-hartzaile bakoitzak galdera horietako bat aukeratzen du, eta erantzun modura hitz bat, esaldi labur bat edo marrazki bat sortzen du.
Ondoren, bere mugikorreko kamerarekin irudi sinboliko bat egiten du —itxura, itzala, testura edo objektu baten bidez—, gorputza zuzenean erakutsi gabe. Irudiak eta hitzak mural kolektibo batean elkartzen dira, gorputzak nola bizi diren, nola gogoratzen diren eta nola erresistitzen duten aztertzeko.
Tailerrak espazio seguru, afektibo eta partekatua sortzea du helburu, non autorrepresentazioa ez den banakakoa, baizik eta elkarrekin eraikia.
Lankidetza: Nagore Legarreta