Skip to main content

TETRAKUIRS

2023–gaurdaino

Genero-binarismoa eta rol tradizionalak zalantzan jartzen dituzten pertsonen erretratu-proiektua da. Ez dira modeloak, erretratua elkarlanean eraikitzen duten bidelagunak baizik.

Erretratu bakoitza elkarrizketa batetik abiatzen da, gorputzari, bizipenei eta berreraikitzeko prozesuei buruzko hartu-eman intimotik. Elkarrizketak audioan grabatzen dira, eta haiek egiten diren bitartean argazkiak hartzen dira. Horietatik abiatuta, ondoren, formatu handiko grabatu-erretratuak sortzen dira.

Matrizea zuzenean lantzen da Tetra Pak-aren aluminiozko geruzan, hura zulatuz eta urraduretan tinta aplikatuz. Matrize horiek eskuz inprimatzen dira Tosa Shi paper japoniarrean. Inpresioek eta matrizeek, audio artxiboarekin batera, obra-multzoa osatzen dute .

Erretratuak ikono erlijiosoen estetikatik hurbil daude —frontaltasuna, begirada finkoa, marko solemnea—, idealizaziorik gabe. Duintasuna eta zaurgarritasuna elkarrekin ageri dira, artxibo sonoroan, gorputzean eta teknikan bertan ikus daitezkeen arrasto eta orbainetan.

TETRAKUIRS testuinguru desberdinetara egokitzeko pentsatutako proiektu irekia da: leku bakoitzak ahots, keinu eta disidente izateko modu berriak gehituz, elkarrizketa irekian dagoen artxibo bizia bilakatzen da.


Ramon Zabalegi

  • This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la unión europea
acv multimedia