HAU EZ DA HILETA PALTSO BAT. HILETA I, II eta III
NAGORE LEGARRETA · RAMON ZABALEGI
KORROKOITZ 13-ko ETXEA
2025
Korrokoitz 13ko etxea eraistear dago. Urteetan, askorentzat sorleku, topaleku eta babesleku izan da. Desagerpenaren aurrean, ospatutako hileta ez zen sinbolo hutsa izan, gorpuztutako agur kolektiboa baizik.
Erresistentzia ez da hemen materiala —eraistea ez da geldituko—, baizik eta ezabatzearen ekintzak zentzua hustu ez dezan egindako operazio sinbolikoa. Ez zen nostalgiatik egin, ezta kontakizun heroiko gisa ere. Desagerpena gertakari administratibo huts gisa pasatzen ez uztea zuen helburu.
Etxea hustu ondoren, Nagore Legarretarekin batera egindako erakusketak bete zuen espazioa, operazioaren lehen harria jarriz. Etxea ez zen edukiontzi bat, eremu zikinbrillista eta lanaren parte aktibo baizik.
Ondoren, beste hiru mugimendu etorri ziren: hedapena, kontrakzioa eta narrazioa. Hiru egunetan, hiru hilabete jarraietan, hiru hileta. Hormak bota aurretik, artez, musikaz, poesiaz, elkarlanaz, festaz eta maitasunez bete zen espazioa. Muntaketa eta prestaketa kolektiboek prozesua bera ekintza komunitario bihurtu zuten. Keinu partekatuak eta erritu kolektiboak izan ziren benetako artelana.
Balioa ez dago iraunkortasunean, sortu eta berriz aktibatutako harremanetan eta ehundutako memorian baizik. Operazio sinbolikoa ez zen etxe barruan geratu: espazio publikoan inskribatu zen, hedabide eta artxibo ofizialetan auzo eta etxe hau maite dugunon kontakizuna bere horretan jasoz. Horrela, eraistea ez da administrazio-prozedura neutro gisa geratuko.
HILETA I: axi bukowski · inoren ero ni · xabi strubell · j303 · cebollino bombeta
HILETA II: joseba irazoki · amaia lainon · ainara legardon
HILETA III: bisita gidatuak
ERAKUSKETA: nagore legarreta · ramon zabalegi
HAU EZ DA HILETA PALTSO BAT: autoretza kolektiboa