Skip to main content

ESKUAK · RINASCIMENTO

2023–gaurdaino

ESKUAK · RINASCIMENTO esku erretratu-sorta bat da.

Pieza bakoitzean, keinua pentsamendu eta emozioen arrasto bat da. Eskuak testu-zati bati eusten diola dirudi. Baina azpian, bigarren testu zati batek esanahia desplazatu edo kolokan jartzen du. Bigarren irakurketa horrek bi esaldi zatien eta keinuaren arteko lotura lausotu, zabaldu ala eteten du. Hiru elementuak ezin dira guztiz integratu, eta zentzua ezin da behin betiko itxi.

Errenazimenduko irudien oihartzuna badago ere, hemen esku ta keinuek mundua menperatu baino, harekin dar-dar egiten dute. Barne-prozesuak arakatzen dituen introspekzio-keinu bilduma da hau, tentsioan mantentzen den konstelazioa; esanahia guztiz ebatzi baino, iradokitzen duena.


Ramon Zabalegi

  • This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
Berreskuratze, eraldaketa eta erresilientzia plana
Financiado por la unión europea
acv multimedia