2017an, euskal gatazkaren ziklo armatuaren amaierarekin, Moskuko jaietako kamisetetarako Nerea Olaxarekin batera sortutako irudia. Biziki moskutarra den izpirituari jarraituz, garailearen epikaren aurkako leloa izan zen. Are gehiago, “Geurea da porrota” horrek erantzukizunerako keinu bat proposatzen zuen: gatazkaren historia ez baitzen kanpoko zerbait, komunitatean eta gorputzetan idatzitako historia amankomuna baizik.
Hortaz gain, estetika punk eta transfeministatik, irudiak ardatz militar eta patriarkalaren desplazamendua iradokitzen zuen, borrokaren lehen lerroa beste gorputz eta subjektibitate batzuetara eramanez.